Hamar hatz ttipi eta hamar behatz ttipi
Artikotik basamortura, edozein kontinente, hiri eta tributan haurtxo guztiak hamar hatz ttipi eta beste hainbeste behatz ttipiekin sortzen dira. Errimadun samurtasun errepikakorra, munduan barrena bidaiatzeko aniztasuna eta berdintasuna giltzarri hartuta.
“Hamar hatz ttipi eta hamar behatz ttipi” liburu irudidun goxoa da, oraindik irakurtzen ez dakitenei eta irakurle hasi berriei zuzendua. Testu errimadun erraza du, egitura errepikakorra eta metatuz doazen esapideak. Munduko hainbat bazterretan sortutako haurrak erakusten dizkigu, elkarren arteko berdintasuna azpimarratuz: hamar hatz ttipi eta hamar behatz ttipi. Testuaren erritmoak ozenki irakurtzera laguntzen du bai eta jendearen eskuhartzea ere. Urruneko mendietatik gertuko eritetxe batera, artikotik basamortura, hiri batetik basora, Mem Fox-en lan honetako haurtxoak edozein kontinente eta hemisferiotako giza aniztasun etniko eta kulturalaren erakusgarri dira. Halaber, haurtzaroko inozentzia, berdintasun, naturaltasun, tolerantzia eta bizikidetza errazaren adibide dira, bizitzan aurrera egin ahala pertsonen artean sortzen diren oztopo eta aurreiritzi sozialen arrastorik gabe.
Helen Oxenbury-ren irudi figuratiboetan azpimarragarria da haurtxoen aurpegien espresibitatea bai eta beraien gorputzen dinamismoa eta interakzioa: irribarre eta jakinminezko keinuekin batera, jolasak edo besarkadak ageri dira. Umetxoek, irakurleak behin eta berriz interpelatzen dituzte begirada konplizeekin, beren hatzak eta behatzak erakusten dituzten bitartean. Amaren irudia ere azaltzen da, maitasunez eta eztitasunez beteriko orrialde hauetan.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 40
Tamaño: 27,5 x 23,5
ISBN: 978-84-9172-036-2