Ez da nire errua!

Voltz, Christian Traducción: Xabier Olarra

Baserritarrak ustekabe polita izan du... Ondo kateatutako istorio biribil entretenigarria, arazoa benetan nork sortu duen aurkitzeko.

...Eta bat-batean, danba! A zer ustekabea, behia jeztera zihoan emakumearena… baina ez da izan... ez behia, ez astoa, ez txerria, ez txakurra, ez katua, ez txita, ez eltxoa… inork ez da gertatutakoaren erruduna. Orduan, nork du… triskantzaren errua? Istorio aldrebes eta entretenigarri honek egitura kateatua eta biribila du, eta ez du falta umorerik. Erruari buruzko hausnarketa ironikoa proposatzen du. Pertsonaia eromenezkoen sail baten bidez, Christian Voltzek, bete-betean sartzen gaitu bere-berezkoa duen imaginarioan. Ehuna, txapa, zura eta zenbait material birziklatu erabiltzen diren collagea du teknika.

Egileak tipografia ere erabiltzen du zenbait hitzen soinua nabarmentzeko, Testuaren banaketa poetikoak ere argi uzten du osagai kateatu eta errepikapenak pilatzen direla, hitz-errenkadetan ohi den bezala.
Leer más
Leer menos
14,00 €