Ernesto eta Zelestina Simeon galdu da
Simeon, Zelestinaren papin maitatuena, galdu egin da. Oraingo honetan, Ernestok lagunduo dio Zelestinari bere kuttuna eskuratzen.
Zelako atsekabea hartzen duen Zelestinak bere panpin kuttuna galtzean! Ernestok, zorionez, irtenbide polita aurkituko dio arazoari, bai Zelestinarentzat bai eta basoan bizi diren beste animalientzat. Horretarako daude benetako adiskideak! Gabrielle Vicentek 80ko hamarkadan argitaratutako hartz zintzo eta sagutxo baten gorabeherak jasotzen dituen 30 liburuz osatutako bildumaren aleetako bat da Ernesto eta Zelestina, Simeon galdu da.
Elkarrizketa egitura duen liburu honetako lenguaia sinplea da, eta testuaren eta ilustrazioen arteko oreka handia du. Pasadizo zenbaitetako hitzik eza istorioaren narrazio bisualarekin ordezkatzen da. Irudi piktorikoak dira, akuarelaz egindako marrazki leunak.
Bien arteko desberdintasunak begien bistakoak dira, bai fisikoak (Ernesto mardul-mardula da eta Zelestina, berriz, txiki-txikia),bai eta izaerari dagozkionak: sagua sentikor eta oldarkorra, lasaia eta patsadatsua hartza.
Kontakizun goxoa da, humorezko zertzeladez betea: zailtasunak gainditzeko adiskidetasunak, ezkuzabaltasunak, batasunak eta izpiritu ekintzaileak duten garrantzia azpimarratzen duena. Zoriona gauza txikietan aurkitzearen eta tarte onak partekatzearen aldeko apustua egiten duen kontakizuna.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 32
Tamaño: 24 x 22
ISBN: 978-84-9172-016-4