Ernesto eta Zelestina, kale musikariak
Une zailetan lagunak elkarren artean laguntzen dira. Hartz batek eta sagutxo batek musikan aurkituko dute etxeko diru premiari aurre egiteko modua.
Gabrielle Vincent-ek 80ko hamarkadan argitaratutako hartz zintzo eta sagutxo baten gorabeherak jasotzen dituen 30 liburuz osatutako bildumaren aleetako bat da “Ernesto eta Zelestina, kale musikariak”. Apalki bizi dira biak etxe zahar batean, eta etxeko konponketak egin ahal izateko dirua lortze aldera, Zelestinak Ernestori kalean biolina jotzea proposatuko dio. Bien arteko desberdintasunak begien bistakoak dira, bai fisikoak (Ernesto mardul-mardula da eta Zelestina, berriz, ttiki-ttikia), bai eta izaerari dagozkionak: sagutxoa iniziatiba, bizitasun eta optimismoaren islada da, eta, hartza, ordea, alferkeria, protekzioa eta pesimismoarena.
Elkarrizketa egitura duen liburu honetako lenguaia sinplea da, eta testuaren eta ilustrazioen arteko oreka handia du. Pasadizo zenbaitetako hitzik eza istorioaren narrazio bisualarekin ordezkatzen da. Irudi piktorikoak dira, akuarelaz egindako marrazki leunak.
Kontakizun goxoa da, humorezko zertzeladez betea; zailtasunak gainditzeko adiskidetasunak, eskuzabaltasunak, batasunak eta izpiritu ekintzaileak duten garrantzia azpimarratzen duena. Zoriona gauza ttikietan aurkitzearen eta tarte onak partekatzearen aldeko apustua egiten duen kontakizuna.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 32
Tamaño: 24 x 22
ISBN: 978-84-7681-979-1