Untxitxo Txuria
Portugalgo herri-ipuina. Abere txikiak gain hartzen dio handiari. Hitzek oso jolas alaiak sortzen dituzte.
Untxitxo txuria bere etxea berreskuratzeko laguntza bila dabil, aker adar-okerrak etxea kendu baitio, eta borroka horretan ustekabe franko izango ditu... Formula-testu hau egokia da bai irakurtzeko bai kontatzeko, eta bertan garrantzi berezia dute sonoritateak eta errimak. Adiskidetasuna eta ausardia goresten ditu, eta argi uzten du ausardia ez dela tamainaren ondorio. Untxitxo txuria Portugalgo herri-ipuina oinarri hartuta Xosé Ballesterosek egindako egokitzapena da. Irudiak Óscar Villánenak dira. Villánek, obra honengatik, Irudigintzaren 1. Sari Nazionala jaso zuen 1999an. Albuma Venezuelako Liburuaren Bankuan sartu zuten, ‘Ume eta gazteentzako Liburu Hoberenen 2000ko katalogoan”. BATA elkartearekin batera, SPC piktogramen hizkerara egokitua argitaratu zen Makakiños bilduman, autismoa eta garapenaren trastorno larria duten pertsonek irakurri ahal izateko.
Colección: Cuentos tradicionales
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 32
Tamaño: 22 x 22
ISBN: 978-84-7681-823-7
Premios : ESPAINIAKO APAINGARRI SARI NAZIONALA - 1999
IRAKURKETAREN PROGRAMA NAZIONALA (SEP México) - 2002
“Un libro per L’Ambiente” SARIA (Italia) - 2010
IRAKURKETAREN PLAN NAZIONALA (PNL Portugal)
PROGRAMA NATI PER LEGGERE (Italia)