Baga Biga Higa
Ipuin bixi eta dibertigarria, haurtzaroaren alde goxoena erakusten duena. Hondartza-egun bat, erritmoz, jolasez eta umorez betea.
Hondartza-egun dibertigarria, lagunekin, erritmoz, jolasez eta umorez betea. “Biga Biga Higa” hiru lagun dira: hondartzara doaz, eta, harako bidean, bainulariak biltzen joanen zaizkie segizio onomatopeiko horretara. Errepikapenean, elkarrizketa laburretan eta pertsonaien metaketan oinarritutako eskemari jarraikiz, istorioak arin egiten du aurrera, modu dinamiko eta melodikoan. Narrazioaren harat-honatek ustekabea dakarte, eta horrek, freskura eta umorea lagun, biziagotu egiten du irakurketa.
Maria Girónek, obra honi esker, Album Irudidunak egiteko Nazioarteko “Compostela” Saria irabazi zuen haren XVII. edizioan. Zenbait alderdi eder biltzen ditu: adiskidetasunaren errelato dibertigarria da; umeen jolasa erreibindikatzen du, askatasunean, mugimenduan, ahozkotasunean eta irudimenean oinarritua, sedentarismoaren, jostailu sofistikatuen eta pantaila elektronikoen aldean. Protagonisten artean adin desberdineko neska-mutilak daude, baita oinez edo gurpil gainean mugitzen diren animalia gizatiartuak ere, eta naturan egin daitezkeen makina bat jardueratan murgiltzen dira, gozatu egiten dute poemak sortuz, izenak errezitatzean jolas fonetikoak eginez.
“Biga Biga Higa” liburu alai eta distiratsua da, jatorra eta atenporala, lagun egiten diena eguraldi onari ez ezik egun hitsei ere. Orrialde bakoitzeko koloreek, irudien trazu libreak, plano-aniztasunak eta eszenen hurrenkera ia zinematografikoak eta, nola ez, kuadrilla xelebreak, proposamen zoragarria osatzen dute: haurtzaroko jolas-grina goratzen du, baita bizitzaren etapa horretan nagusi izan behar duen zoriontasuna ere.

Otros idiomas:
Colección: Premio Compostela
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 40
Tamaño: 20 x 28
ISBN: 978-84-9172-399-8