Tango iritsita, hiru dira

Richardson, Justin Parnell, Peter Cole, Henry Traducción: Manu López Gaseni

New York-eko Central Park-eko zooan gertatu zen. Tango bi aita izan zituen lehen pinguinoa izan zen. Uretan igerian, jauzika eta jolasean aritzen den familia zoriontsu bat.

“Tango iritsita, hiru dira” New York-eko Central Park-eko zooko pinguino papozuri bikote berezi baten egiazko historia da; Rob Gramzay-k –haien kabian arrautza bat jarriz– kume bat izateko aukera eman zien, harri bat alferrik txitatzen ari zirela ohartu eta gero. Horrela jaio zen Tango, bi aita izan zituen lehen pinguinoa. Justin Richardson eta Peter Parnell egileen lehen haur-liburua oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat sari jaso ditu argitaratu zenetik, 2005ean. Hala ere, alderdi kontserbatzaileek gaitzetsia ere izan da, familia-eredu berrien aurkakoak baitira.

Istorioan informazio-testua eta narrazioa literarioa uztartzen dira oreka ezin hobean. Ilustrazio adierazgarriek deskribapen-funtzioa betetzen dute, irudi errealisten bidez eta, denboraren joana adierazteko, biñeta-moduko konposizio batzuen bidez.
Leer más
Leer menos
16,00 €