Carballeira, Paula

Carballeira, Paula
(Fene, Coruña, 1972) Filologia Hispanikoan lizentziatua. Interpretazioan, aktore-tekniketan eta gorputz adierazpenean trebatua. 1992az geroztik, ipuin-kontalari dabil; Programazio kulturaletan hartu du parte Portugalen, Kolonbian, Brasilen eta Txilen. Aktore modura, 1996tik aurrera, Berrobambán antzerki-taldearekin ari da lanean, eta zuzendari ibiltzen da beste konpainia batzuentzat ere (Centro Dramático Galego); Fikziozko telesailetan aritzen da Galiziako telebistan, eta kolaboratzaile ibili Radio Galegan. Idazle gisa, haur eta gazte literaturako zenbait liburu argitaratu ditu, baita antzezlanak, olerkiak eta narrazioak ere. Besteak beste, Literatura Dramatikoko Manuel María saria jaso du (2006, 2011 eta 2018), baita Frei Martín Sarmiento ere (2016).

2 Artikulu

Set Ascending Direction
orrialdeko