Compostela Saria

Santiagoko Udaleko Hezkuntza Sailak Kalandraka argitaletxearekin batera egiten du Album Irudidunak egiteko Nazioarteko “Compostela” Sarirako deia. Ekimena Irakurketa Sustatzeko Udal Kanpainaren esparruan sortu zen, eta bi erakundeek 2001etik antolatzen dute. Ekimenaren helburua genero literario eta artistiko hori goraipatzea da hiriaren izena kanpora proiektatzeaz gainera. 9.000 euroko diru-hornidura du, eskubide intelektualen aurrerapen gisa, eta lan irabazlea Iberiar Penintsulako hizkuntza koofizialetan argitaratzen da.