Nor gara

1998ko apirilaren 2a da –Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Eguna– Kalandrakaren ibilbidearen abiapuntua, “Amets egiteko liburuak” goiburuarekin, eta helburu argi batekin: kalitate estetiko eta literario hobereneko lanak eskaintzea. Hasieran, galegoz baizik ez genuen argitaratzen, hizkuntza hori normalizatzeko konpromisoarekin. Orain Kalandraka proiektu eleaniztuna da, eta gaztelaniaz, galegoz, katalanez, euskaraz, portugesez, italieraz eta ingelesez argitaratzen dugu.


Egile berrien album ilustratuak, ipuin tradizionalen moldaketak, Haur eta Gazteentzako Literaturako klasiko berreskuratuak, oraindik irakurtzen ikasi gabeko haurrentzako liburuak, erraz irakurtzeko moduko liburuak, liburu-diskoak, poesia eta artea dira katalogo bizi eta plurala osatzen duten lan ildo nagusiak. LIBURUEN K FAKTORIA k zigilua gehituta, irakurketa-are gehiago zabaldu da irakurgaien eskaintza: fikzio literarioa, saiakera, zientzia-dibulgazioa eta argitalpen bereziak.


Ahalegin kolektiboaren ondorioz, Kalandrakak hainbat sari jaso ditu: 1999an, I. Ilustrazio Sari Nazionala, Oscar Villán artistari emana, "Untxitxo txuria" izeneko lanagatik; 2012an, Espainiako Kultura Ministerioak Kultur Lan Hoberenari emandako Sari Nazionala, besteak beste.


Kultura-aniztasunarekiko konpromisoa, berdintasunezko hezkuntza, tolerantzia eta ingurunearekiko errespetua, irudimena eta jakin-mina pizteko irakurketa-animazioaren aldeko apustua. Horiek denak pizgarri dira denboran zehar liluratzen, hunkitzen, dibertitzen eta irauten duten liburuak egiten jarraitzeko.