Grejniec, Michael

Grejniec, Michael
“Nola dastatu ilargia?”, Michael Grejniec poloniarrak idatzia eta apaindua, biziki gomendagarria da irakurle hasiberrientzat. Errepikapenean eta pertsonaien metaketan dauka oinarritua egitura, herri literaturan egin ohi den moduan. Irakurtzeko ez ezik entzuteko ere oso ipuin egokia da, esalearen eta entzulearen arteko lotura erraza sortuz. Alderdi estetikotik, irudiek estilo xume eta beroa daukate, argitaratuak dauden couché papera lagungarri. Irudien ondoko testuak, azpi zurian dagoenez, oreka handia ematen dio liburuari, eragin artistikoa areagotuz.
We can't find products matching the selection.