Blake, Quentin

Blake, Quentin

(Sidcup, Kent, Inglaterra, 1932)

Oso gaztetatik hasi zen marrazkigintzan. Londoneko Unibertsitatean eta Chelseako Arte Eskolan egin zituen ikasketak. 20 urtez margotzeari ez ezik, Errege Arte Eskolako irakaskuntzari lotu zitzaion, 1978tik 1986ra, aipatu Eskolako Ilustrazio saileko buru izan zelarik. Bere ibilbide artistikoan honako idazle hauek izan ditu bidelagun: Russel Hobban, Joan Alken, Michael Rosen, John Yaoman, eta, batez ere, Roal Dahl ezaguna. Album klasikoetako irudiegile izateaz gain , bere pertsonaiak ere sortu ditu , esaterako, Armitage jauna eta Magnolia jauna. Azken urteotan jasotako sarien artean honako hauek gailentzen dira: Whitebread Saria, Kate Greenaway domina eta Boloniako Azokako Nazioarteko Saria. 2002an Hans Christian Andersen Ilustrazio Saria irabazi zuen, Haur eta Gazte Literaturako maila goreneko saria. 2004an Frantziako Gobernuak Arte eta Letretako Zaldun izendatu zuen.

https://www.quentinblake.com

2 Artikulu

Set Ascending Direction
orrialdeko