Olaso, Xabier

Olaso, Xabier

(Otxandio, 1964)


Hainbat libururen egilea da, bai helduentzat, bai haurrentzat ere. Heldu literaturaren esparruan poesia jorratu du batik bat egun arte: Gauaren magalean (Berminghan, 1996), Ariaren hariak (Arabako Foru Aldundia, 1998), Urtaro (Berminghan, 1998) eta beste zenbait. Haur literaturaren esparruari gagozkiolarik, berriz, hainbat ipuin, igarkizun eta poema-liburu eman ditu argitara. Honetan, nabarmentzekoak dira Pamiela etxearen eskutik plazaratutako Auskalo! -Igarkizun eta aho-korapiloak-, berrikitan argitara emandako Txuntxurrun berdeko animalien kontakizunak (Pamiela, 2014) eta, batez ere, Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria jaso zuten Pupuan trapua (Pamiela, 2005) eta Tximeletrak (Pamiela, 2012) poema-liburuak. Abestietarako letrak ere idatziak ditu.

 

 

8 Artikulu

Set Ascending Direction
orrialdeko