Sagu zopa

Lobel, Arnold Traducción: Koldo Izagirre

«Sagu zopak ipuiak behar ditu goxoa aterako bada». Baina, jan baino lehen, sagua istorioak kontatu eta kontatu hasi zen, bat, beste bat, beste bat…

Sagutxo batek erbinudeari esan dio –sagua jateko zorian dago– sagu zopa askoz goxoagoa dela baldin eta ipuin asko jartzen badizkio osagai gisa. Liburu honen protagonista buru-argia, orduan, istorioak kontatzen hasi, eta erbinudea liluratuko du... Lobelen helburua da bere ipuinen bitartez –gehienak fabulak dira– haurrek ongi pasatuz ikastea irakurtzen. «Lobel eta beste idazle batzuk, sentiberatasun izugarri handiari esker, gauza izan dira inozentziaz idatzi baina umekeriara lerratu gabe, bai narrazioan bai irudietan ere», adierazi dute haur eta gazte literaturako aditu nagusiek.

Testu eta irudi iradokitzaileei esker, “Sagu zopa”, “Sagu kontuak” eta “Osaba Elefante” liburuekin batera, dudarik gabe, erreferente literario bilakatu dira.
Leer más
Leer menos
16,00 €