Piztiak bizi diren lekuan
Egindako bihurrikeriengatik zigortua, Max bidaia sinboliko batean abiatuko da, bere gelatik toki fantastiko batera, denbora/espazio mitiko batean zehar eta bere beldurrei aurre eginez. Lurralde hartan piztien errege bihurtuko da. Obra hau album ilustratu biribiltzat hartu ohi da.
Lehen aldiz 1963an argitaratua, “Piztiak bizi diren lekuan” obrak nolabaiteko polemika piztu zuen haurren jokabide ez eredugarria erakusteagatik, baina HGLko klasikoa eta ezinbesteko erreferente izatera heldu da. Hizkuntza askotara itzuli da eta inoizko obrarik salduenetariko bat da. ihurrikeriak egiteagatik afaldu gabe ohera joatera zigorturik, Max abiatu egiten da bere logelatik leku fantastiko baterako bidaia sinbolikoan, toki/denbora mitikoan zehar eta bere beldurrei aurre eginik. Basatiak bezain maitagarriak ziren munstro batzuen errege bihurtuta, abiapuntura itzultzen da, eta afaria dauka zain. Joan etorriko bidaia bat, errealitatetik fikziora, gertatutako metamorfosia amets baten ondorio izan ote den azalpenik gabe.
“Piztiak bizi diren lekuan” album ilustratuaren adibide bikaina da, hitzen eta irudien bateratze ezin hobeagatik; istorio poetiko eta samurra da, umorez, ekonomiaz eta testu-ilustrazioen arteko erabateko harmoniaz kontatua. Liburu honetan dena dago bikain bateratuta, xehetasun txikienera artistikoki pentsatua: diagramazioarekin egindako jolasa, formatua, orrialde bakoitzari darion giro ia magikoa, tentsio argumentala eta hitzen, hotsen eta errepiken konbinazioa.
Horretarako, ilustrazioen tamaina in crescendo handituz doa, protagonista mundu onirikoan barneratuz doan neurrian; irudiek orrialde osoa hartuko dute istorioa klimaxera iristen denean, eta txikiagotuz joango dira Max errealitatera itzuli ahala.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 48
Tamaño: 25,5 x 23
ISBN: 978-84-8464-399-9
Premios : CALDECOTT DOMINA - 1964
BOSTON GLOBE-HORN SARIA - 1981
ANDERSEN SARIA - 1970
IRAKURKETAREN PLAN NAZIONALA (PNL Portugal)