Oliver Button poxpolin bat da
Desberdina da. Ez ditu beste haurrentzat ohikoak diren kirolak eta jolasak praktikatzen. Klasiko bat da, emoziotik eta sentsibilitatetik abiatuta, nork bere burua estimatzera eta enpatia izatera bultzatzen du, besteen ulertezintasunaren aurrean.
Oliver ez da besteak bezalakoa: natura eta irakurtzea gustatzen zaio, paperezko panpinekin jolasten da, eta mozorrotzea maite du, kantuan aritzeko, eta, batez ere, dantzatzeko. Aitak, bere semeak kirolen bat egitea nahiko luke, baina ez denez betere abila ariketa fisikorako, eskolako beste haurrek bazter uzten dute, berataz trufatu eta iraindu ere egiten dute. Horren erakusgarri da eskolako horma batean margotu dutena: «Oliver Button poxpolin bat da». Tomie de Paolak bere eskarmentutik beretik idatzi zuen ipuin hau; gutti aldatu dira gauzak 1979az geroztik. Gaur egungo gizartean, zoritxarrez, oraindik ere bizirik diraute, neska- mutikoak beraien gustu eta kanpoko itxuragatik bereizten dituzten estereotipo eta genero rolak, arau sozialetatik at kokatzen denari jazarpena egiten zaio.
Neska-mutiko askok beren burua isladatua ikusiko dute Oliverrengan: duen sentsibilitate artistikoan, bere nahiak betetzeko erakusten duen irmotasunean, besteen arbuio, intolerantzia eta ulergaiztasuna gainditzeko egiten duen ahaleginean. Tomie dePaolaren lanak -kolore leunetako irudi figuratiboz osaturiko biñetak dituena- familia eta eskola alorretan jasotako laguntzaren garrantzia azpimarratzen du, Oliverrek bere autoestima indartu eta merezi duen errespetua eta zoriontasuna lortze aldera.

Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 48
Tamaño: 21,5 x 28
ISBN: 978-84-9172-133-8