Loreren ibilaldia

Hutchins, Pat Traducción: Manu López Gaseni

Inon den ibilaldirik atsegingarri eta arriskutsuena izan zen. Baserrian barrena doala, azeri goseti bat Lore oiloa harrapatu nahian dabil, baina halako dorpeziaz eta zorte txarrez non barre galantak egingo baititugu denok. Denok, protagonistak izan ezik.

“Loreren Ibilaldia” etengabe indarrean dagoen 1968ko klasiko bat da: marra soil eta tonu azidoko koloreen bidezko abangoardiako proposamen estetiko hau ikusizko eduki handiagatik nabarmentzen da. Testuan, berriz, kateatutako esaldi labur batzuk aurkituko ditugu, kontakizuna grafikoki osatzen duten irudi deskriptibo batzuekin batera. Hala, egitura zirkularreko irakurketamaila bi erakusten ditu: Lore oiloaren ibilaldi lasaia eta, hura konturatu gabe, atzetik dabilkion azeriaren umorezko eta oztopoz betetako jazarpena.
Leer más
Leer menos
15,00 €