Hontz kumeak

Waddell, Martin Benson, Patrick Traducción: Manu López Gaseni

-Non dago ama? -Laster itzuliko da -dio hontz kume nagusiak. -Bai -dio ertainak. -Amarekin nahi dut -dio txikienak. 25 urte dira maite eta zaintzen dituen heldua falta dutenean umeek sentitzen dutenari buruzko istorio xamur hau argitaratu zenetik.

Hogeita bost urte bete dira Hontz kumeak liburuaren jatorrizko
argitalpenetik, lehen irakurleentzako album samur arrakastatsua,
amaren itzuleraren zain dauden bitartean adar batean pentsa eta
pentsa ari diren hiru hegaztikumeren kezkaren inguruan eraikia. Arreba nagusia, anaia ertaina eta hiruretan txikiena bakarrik daude,
gauez, eta ez dakite ama zergatik ez dagoen; hori dela eta, bakoitzak
bere erara interpretatzen du amaren ausentzia: nagusiak azalpen
logiko baten bila dabil, ertainak nagusiaren iritzia baiezten du
etengabe eta txikiak amaren presentzia eskatzen du behin eta
berriro.

Martin Waddell-en kontakizunak denbora aurrera nola doan
erakusten du eta horren arabera hontz kumeen gogo-aldartearen
garapena: segurtasun falta, kezka, nagusi gisa jokatzen duenaren
babes-sena eta ardura…
Patrick Benson-en ilustrazioek irakurleen enpatia areagotu egiten
dute, basoko giro iluna irudikatzen dituztelarik, anai-arreben keinuadierazkortasuna
lehen planoetan, perspektiba bisual anitzak eta
airetiko planoak.

Umore-sena ere ez da falta istorio honetan, tamaina-jolasaren
bidez eta egitura errepikakorren bidez. Irakurleen ikuspuntutik,
obra honek –hizkuntza askotara itzulia- ederki islatzen du zer
sentitzen duten umeek maite eta zaintzen dituen heldua falta
denean.
Leer más
Leer menos
16,00 €