Hodeiekin dantzan

Starkoff, Vanina Traducción: Manu López Gaseni

Ametsik ezinezkoenak ere errealitate bihur daitezke. Haien atzetik gabiltzala, kulturaniztasunaz eta elkarbizitzaz ikasiko dugu, latinoamerikar folkloretik edaten duen album honetako kolore biziez inguraturik.

“Hodeiekin dantzan” egin nahi duen neska baten ametsaren bitartez, liburu honek kultur elkartrukeaz eta jatorri desderdineko pertsonen arteko errespetuaz egiten du gogoeta. Albumeko orrialdeetan, denbora aurrera doala haziz doan herri baten historia kontatzen da, etxeak eraikitzen eta esperientziak partekatzen dituzten biztanle berrien bitartez, latinoamerikar folklorearen oihartzun etengabea tarteko. Artearen ikuspuntutik, “Hodeiekin dantzan” album naïf eta etnikoa da, ilustrazio argitsu, exotiko eta koloretsuez osatua. Testuak, berriz, esaldi labur eta deskribatzaileak baliatuz, metaketa-baliabidea darabil: auzokide berri bakoitzari esker komunitatea aberastu egiten da ohitura, musika eta usain berriekin. Mestizajea, kulturaniztasuna, elkarbizitza eta tolerantzia dira Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sarian finalista izandako lan honen inguruan burura datozen kontzeptuak. Eta neska protagonistari bezala, irakurleei ere hegoak eskaintzen dizkio beren ametsen atzetik ibiltzeari inoiz utz ez diezaioten.
Leer más
Leer menos
16,50 €