Goikoak eta behekoak
Non bizi nahi zenuke, goian ala behean? Buruz gora eta buruz behera, buruz behera eta buruz gora irakur daitekeen istorio xalo eta originala.
Album honetako alderdirik azpimarragarriena haren proposamen estetiko eta narratiboaren originaltasun eta soiltasuna da. Mundua alderantziz delako ikuskeratik abiatzen da, errealitateak dimentsio paralelo batean dukeen halako islatik. Eta bizimodu erabat desberdinak eta antagonikoak daramatzatelako ideiatik abiatu beharrean, bizikide eta osagarriak diren mundu partekatuak direlako planteamendua da aurkezten zaiguna. Desberdintasun bakarra da gertakizunak buruz gora eta beherako planoetan jazotzea, tolestuz gero bateratsuak izan daitezkeenak. Buruz gora edo buruz behera irakurtzeko albuma da, irakurlearen nahierara; bi aldetatik irakurtzeko ezin aproposagoa. Ilustrazioek, berriz, biztanleria bitxia erakusten dute: oinarrizko moldeetan irudikatutako pertsonaiak, eszena simetrikoak, kolore leun eta epelak.
Collection: Books for Dreaming
Recommended age: From 3 years old
Pages: 36
Size: 22 x 22
ISBN: 978-84-7681-659-2
Awards : IRAKURKETAREN PLAN NAZIONALA (PNL Portugal)
OSO GOMENDAGARRIA - Irakur Gida 2010 (Mondragon Unibertsitatea)