Bost minutuko lasaialdia
Itzel andreak bake eta lasaitasun pixka bat besterik ez du nahi, bere bainuontzi bero apartsuan. Baina Lester, Laura eta umetxoa hain kementsuak eta zalapartatsuak direnez, Itzel andrearen atsedenaldia hutsaren hurrengoa izago da.
Lehen aldiz argitaratu zela 30 urte betetzen diren honetan berreskuratu du KALANDRAKAk Jill Murphy-ren album hau. Heldu asko identifikatuko dira berarekin; izan ere, Bost minutuko lasaialdia obrak ume txikien ardura dutenen desira ia iritsiezin bat aldarrikatzen baitu: une batez mundutik bakartu ahal izatea, umeek tarte hori eragotzi gabe beren kezka, ustekabeko burutazio eta espontaneotasunez. Azpimarratzekoa da animalia sendoak aukeratzea, elefanteak, halako kontakizun jostagarri eta maitagarri horretako protagonista gisa. Itzel andreak eta haren umeek egokiro hartzen dute giza itxura eguneroko janzkeraz eta etxeko giroan egunaren hasieran. Pertsonaien adierazkortasunak sentimendu sail zabala islatzen du: amaren etsipen, haserre edo eroapenetik pakidermo gazteen damura edo suhartasun xalora, energiaz gainezka dabiltzala.
Izan ere, Itzel andreak minutu baketsu eta lasai batzuk besterik ez du nahi, bere bainuontzi bero, apartsu eta pindartsuan.
Bizitza bera bezain erreala den istorio bat, naturaltasunez, umorez eta txeraz kontatua.
Izan ere, Itzel andreak minutu baketsu eta lasai batzuk besterik ez du nahi, bere bainuontzi bero, apartsu eta pindartsuan.
Bizitza bera bezain erreala den istorio bat, naturaltasunez, umorez eta txeraz kontatua.
Otros idiomas:
Colección: Clásicos contemporáneos
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 32
Tamaño: 28 x 23,5
ISBN: 978-84-7681-938-8
Premios : OSO?GOMENDAGARRIA - Irakur gida 2016
( Mondragon Unibertsitatea)