Bat, bi, hiru. Txiruliru!
Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ematen diete lehenengo irakurleei irudiak, hitzak eta hiztegia ongitxo antzematen ikas dezaten, irri karkailaka ari diren bitartean.
Testuaren eta ilustrazioen uztarketak egiten du “Bat, bi, hiru, txiruliru!” liburua lehen irakurleen kutunetarikoa.
Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ematen diete lehenengo irakurleei irudiak eta hitzak antzematen ikas dezaten. Errima, erritmoa eta musikaltasuna bertan da, hasi eta buka, azalekoak eta kontra-azalekoak ere barne direla. Jolas fonetikoaz gain, nabarmen da, bestalde, erraz-erraz
antzematen den egitura kateatua; hitz-multzo bakoitzak pertsonaia berri bat dakar bukaeran eta azken honek hasiera
emango dio hurrengo atalari, eta horrela behin eta berriro.
Otsoak eta txerritxoak, saguak eta untxiak, katuak eta txakurrak, hontzak eta hartzak dira lagun-talde dibertigarri eta katramilatsu honetako hitzordura gonbidaturiko animalietako batzuk. Nola ukitu jostagarriak, hala humorea eta trazu lodiko pintzelkada koloretsuez egindako irudiak dira
inondik ere liburuaren erakargarri.
Borobilduriko bazterrez eta kartoi gogorrez osaturiko formatuak zera du helburu nagusi, haurrek liburuarekin harreman estua
egin dezaten, erabilgarria izan dadin, orrietan aurrera erraz egin dezaten, eta, finean, honako liburua bestelako objektu edo jostailua bailitzan erabil dezaten. “Bat, bi, hiru, txiruliru!” lehen irakurleen ikaskuntza bultzatzeko eta sustatzeko proposamen eragingarria da; baita komunikatzeko
eta psikomotrizitatearekin harremanetan dauden gaitasunak garatzeko ere.

Otros idiomas:
Colección: Acartonados
Edad recomendada: A partir de 3 años
Páginas: 18
Tamaño: 22 x 17,5
ISBN: 978-84-9172-048-5