Ameliak txakur bat nahi du

Bowley, Tim Neves, André Traducción: Fernando Rey

Ameliaren nahia nolakoa, haren argitasuna halakoa. Amelia oso argia da, axeria, zeren, helduen ezezkoak adituta, ba al dago ezinezkoa eskatzea baino estrategia hoberik? Maskota bitxiak umeentzako istori egoki honetan.

Batzuetan itzulinguruka hasi behar izaten dugu norabait iristeko; bi puntaren arteko bide laburrena ez da beti bide zuzena. Amelia itzulinguruka dabil txakurkume bat nahi duenean. Hori du estrategia. Arranoa edo balea, zaldia edo elefantea. Gero eta gauza xelebreagoak esaten ditu Ameliak, aita konbentzitzen saiatzeko. Haurrak zeinen axeriak izan daitezkeen erakusten digu istorio honek, eta, bestetik, zer kasu gutxi egiten diegun helduok haurrei
hutsalkeriak diruditen gauzetan. Kontakizunak oso egitura nabaria du. Tim Bowleyk ahozko literaturaren baliabideak erabili ditu -errepikapena eta progresioa-, irakurlearen arreta bereganatzeko.

Liburu koloretsua da. Proposamen estetiko honetan teknika mistoaz eta collageaz baliatzen da umeak erantzukizunaren
kontzeptua uler dezan: kasu honetan animaliatxo batek zer betebehar eta zainketa behar dituen. Bestetik, besterik ere
azaltzen dio: zer animalia bizi daitezkeen etxean, eta zeinek bizi behar duten libre.
Leer más
Leer menos
14,00 €