Saxa lotsa da
Istorio samur eta dibertigarri honek herabetasuna gainditzera eta jolasak eta estimuak partekatzera gonbidatzen du.
Izaera kanporakoia duten pertsonen aurrean, badira trebetasun sozial gutxiagoko beste zenbait persona, gizarteratzeko eta sentimenduak azaltzeko denbora gehiago behar dutenak. Natalia Shaloshvili-k, “Saxa lotsa da” albumaren bidez, jarraitzen du haurren emozioak eta behar afektiboak aztertzen: protagonistak ez du jolastu nahi bere ama ez den beste inorekin, eta, Leoren etxera joaten direnean, hark energiaz gainezka egiten dio harrera, eta hainbat lanbidetan aritzen direla irudikatuz ondo pasatzea proposatzen dio.
Saxaren fantasiak gora egiten du, baina, lotsa denez, ezin du jolasaz gozatu, eta ama duen atxikimendu-figurarengan bilatzen du babesa. Saialdi batzuk egin ondoren, bi umeek tristezia eta frustrazioa sentitzen dute: Saxak, hain barnerakoia izanik, ez duelako lortzen erakustea Leoren laguna izan nahi duela; eta Leok, ez duelako lortzen Saxaren konplizitatea.
Elkarri bihotza zabaltzea baino hoberik ez dago: hala, otsokume emea ulertuta sentituko da, sagutxoak haren konfiantza irabaziko du, eta tarte onak partekatzen hasiko dira. Giza itxurako animaliatxoen adierazkortasuna da kontakizun samur, amultsu eta tarteka umorezko honen giltza, hala nola sukalde-tresna bat astronauta baten kasko bihurtzea.
Jolas sinbolikoaren balioa ere nabarmentzekoa da txikienen garapen kognitibo, emozional eta sozialari begira. Maila narratiboan, berriz, tartekatzen dira elkarrizketa laburrak eta pertsonaia nagusiaren barne mundu biziaren berri ematen duten pasarteak. Ilustrazioek, beren aldetik, alderdi errealaren eta irudizkoaren arteko dualtasuna islatzen dute, egilearen haurren-antzeko-estiloaren ezaugarri diren zirriborroen eta zehaztasunik gabeko trazuen bidez.
Más información sobre el libro
- Colección
- Obras de autor/a
- Edad recomendada
- A partir de 3 años
- Páginas
- 32
- Tamaño
- 25,5 x 26,5
- ISBN
- 978-84-9172-434-6