Sara, nor zara?

Autismoaren fenomenora hurbiltzeko modu poetiko eta goxoa. Komunikazioa eta elkarri ulertzea beti da zaila, baina hori ez da ezer Sararen berezitasunaren aldean: bere munduan, absentzia, misterioa, bakardadea, izua, samurtasuna, haserrea, maitasuna...

«Sara, nor zara?» autismoaren fenomenora hurbiltzeko modu poetiko eta goxoa da. Narratzaileak ederki kontatzen digu nolakoa den bere arreba: haren presentzia misteriotsua, haren aldarte ezin aldakorragoa, arrebarenganako emozio eta sentimenduak, familiarekin duen lotura mota... Komunikazioa, elkarri ulertzea, beti da zail samarra, baina Sararekin_x0085_ Izugarri berezia da. Irudiak paper margotuaren gainean daude eginik; marrak dira, edo marrazkiak, edo itzalak. Collage modura, ukimenerako azaleretan aplikatzen diren irudiak. Testuak modu literarioan adierazten duen hori bera transmititzen dute irudiek forma eta koloreen bidez: abstrakzioa, absentzia, misterioa, goxotasuna, bakardadea, izua, samurtasuna, haserrea...
Leer más
Leer menos
14,00 €

Otros idiomas: