Nola dastatu ilargia?

Grejniec, Michael Traducción: Koldo Izaguirre


Ilargi betea bezain borobila eta goxoa da liburu hau. Oihaneko animaliek irakaspen bat dute guretzat: partekatutako gauzek askoz zapore hobea dute beti.

Nori ez zaio bururatu, noiz edo noiz, haginka egingo liokeela ilargiari? Horixe da ipuin honetako abereei bururatu zaiena. Zatitxo bat besterik ez zuten dastatu nahi, baina goi hartaraino luzatzen saiatzen ziren arren, ezin zuten ukitu. Orduan, dortokak ideia zoragarri hauxe eduki zuen: “Ez ote ginateke iritsiko denok elkar hartuta?”. Lehen ikusian, ilargia bezain eskuragaitzak ematen duten asmoen istorioa da hau, baina lankidetzak errealitate bihurtzen dituena. Lankidetza honetan gisa guztietako abereak ageri dira: mitologiak dioenez munduari eusten dion dardoka, elefantea, jirafa, zebra, lehoia... Harik eta txikienetariko batek...

Eta horrela, alegiaren eta legendaren erdibidean, eskuzabaltasunaz, elkartasunaz eta batzen gaituzten ametsez ari den irakaspen poetiko bat ematen dio ipuin honek irakurleari, irri eta ziri egiten duen ilargiaren umorearekin zipriztindua.
Leer más
Leer menos
16,50 €