Ilargian Kulunkantariren Kutxa

“Ilargian kulunkantari” bildumak 20 urte bete ditu-eta, hona hemen Óscar Villánek irudiztatutakoa maleta berezia. Maletaren edukia: · Aurpegia · Arbola · Haurtxoa · Ilargia · Txoriak kantari

“Ilargian kulunkantari” bildumak 20 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, Óscar Villánek irudiztatutakoa maleta berezi bat jarri dugu gure irakurleen eskura. Umeek, maletatxo horretan liburu maiteenak garraitu eta eraman ditzakete. Bilduma eta maletatxoa egokiak dira oparitzeko, baita bilduma hau lehenbiziko aldiz ezagutzen duenarentzat ere, ume eta gazteentzako literaraturako erreferente bihurtu baita, txikienentzat bereziki.


“Ilargia”, “Haurtxoa”, “Arbola” eta “Txoriak Kantari” daude maletan, eta, orain, haiekin batera, “Aurpegia”, berriki argitaratutako ipuina. Bost obra hauek bikainak dira, bildumako gainerako aleak bezalaxe, eta haurrentzako herri kantak dituzte oinarri (errima, erritmoa, zerrendak, errepikapenak, bertsoak eta leloak, metaketa...), baita ezagutzen errazak diren irudiak ere hondo argien gainean eginak oraindik ere irakurtzen ez dakiten ume txikiei hastapenean laguntzeko.


“Ilargian kulunkantari” bilduma bakoitza, Antonio Rubio egileak dioen bezala, ariketa politiko ederra da begia hezteko eta belarria goxatzeko. Itxura soilekoak izanik ere, diseinua eta edukia gogoeta eta sormen prozesu luze baten fruitu dira, eta txikienen interesguneak biltzen dituzte.

Leer más
Leer menos
47,50 €