Katutxo eta oporrak

Rosell, Joel Franz Kitzing, Constanze v. Traducción: Manu López Gaseni

Askotariko familia ereduak eta egoera sozialak islatzen dira uda, hondartza, mendi, herri, bidaien zaporea duen album honetan. Oporrez beste era batera gozatzearen sentipena ahaztu gabe.

Azken eskola eguna zen. Katutxo eta bere lagunak oporrak zertan emango zituzten kontu-kontari ari ziren. _x0096_Ni amarekin joango naiz kostaldeko herrixka batera _x0096_esan zuen Ahatek. _x0096_Nolako zortea! _x0096_esan zuen Katutxok. Nik inoiz ez dut itsasoa ikusi Hondartzara, mendira, herrira, atzerriko hiri batera Katutxoren lagunek udarako planak dituzte dagoeneko. Solasean dabiltzala, irrikatutako oporrak nolakoak izango diren irudikatzen ari dira. Ematen du Katutxo dela eskolak amaitutakoak zer egingo duen argi ez dakien bakarra. "Katutxo eta oporrak" liburuko istorioak askotariko egoera sozialak zein familia-ereduak daudela erakusten du. Lana dela eta, guraso batzuk ezin dira seme-alabekin oporretara joan; beste zenbaitetan, aitona-amonak arduratzen dira umeen oporrez; ahaztu gabe oporraldia aitaren eta amaren artean banatzen dutenak. Katutxoren familiarentzat, ordea, garrantzitsuena ez da toki erakargarri batera bidaiatzea Irudiak ehundura leunetan eta kolore bizitan oinarritzen dira pertsonaien adierazkortasuna azpimarratzeko eta Katutxo eta haren lagunen abentura berrien kokapenak deskribatzeko.
Leer más
Leer menos
11,00 €