Bakardadeaz eta isiltasunaz gozatzera bultzatzen gaituen albuma. "Zarataz" gainezka dagoen gizarte batean beharrezkoa den proposamena.

Bakardadeaz eta isiltasunaz gozatzera animatzen duen album goxoa. Proposamen originala eta beharrezkoa zarataz eta soinu-kutsaduraz gainezka dagoen gizarte batean. Axerikumea bakarrik geratzen da gordelekuan, eta amak atea inori ez irekitzeko esan arren, bisita harrigarri bati sartzen uzten dio: Isiltasunari. Mesfidantzaz eta beldurrez betetako une batzuen ondoren, dantzarako musikarik behar ez dela ikasiko du gonbidatuarekin batera, nahikoa da bihotzaren taupadek markatzen duten erritmoei jarraitzea. Edo lasaitasuna eta sosegua behar direla geure pentsamenduak entzuteko. Irakurketa ugari dituen albuma. Testu arin eta samur baten eta kromatismo gainezka eta ñabarduraz beteriko proposamen grafiko baten arteko oreka nabarmentzen da.
Leer más
Leer menos
16,00 €

Más información sobre el libro

Edad recomendada
A partir de 4 años
Páginas
36
Tamaño
22 x 28
ISBN
978-84-9172-358-5
Premios
CUATROGATOS SARIA 2024

Muestras